XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gogor eutsi eta urrea egiten zuen hatza moztu zion.

Agure bizarzuriak ez zuen zirkinik ere egin bere hatz majikoa galdu zuenean.

Irribarre tristea egin zion handikoteari, hura korrika zoraturik abiatu zenean.

Lapur ttikia berehala etorri zen bere onera. Eta handikotearen atzetik abiatu zen, hasieran balantzaka, gero arinago.

Haitz handi baten gainean topatu zuen, behatz majikoaz harria jo eta jo, haitz handi hura urre bihurtu nahian.

Oso barre arraroa egiten zuen eta lerdea zerion ahotik.

- Jaitsi hadi hortik, mesedez! -egin zion oihu lapur ttikiak. Zentzatu hadi, behingoz!

- Hoa pikutara, babo alaena! Urrea! Urrea!

Une hartantxe haitzaren kolorea aldatzen hasi zen, eta urregorriaren distira itsugarria hartu zuen.

Lapur handikotea lehertu beharrean ari zen deiadarka bere zoramenean, behatz majikoaz haitza jo eta jo.